ARALARRERA TXANGOA

TXANGOAREN IBILBIDEA

ibilbidea 001

ARALAR MENDIKATE ZAHARRA

Guardetxea , Aralarreko erreferentea, ostatu, topalekua zena, 2009an suntsitua  izan zen.

GUARDETXE 09 001.jpgAralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da

Kareharriz osatuta dago.

Nafarroa eta Gipuzkoa lurraldeetan bilakatzen da. Nafarroko 19 herrik dute parte zuzena, gure eskualdetik : Arribe-Atallu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Gaintza, Intza eta Uztegi.

Sakanatik: Arbizu, Arruazu, Etxarri-Aranaz, Ihabar, Irañeta, Hiriberri/Villanueva, Lakuntza, Lizarraga, Lizarrabengoa, Dorrao/Torrano eta Unanuk osatzen dute Aralarko Unioaren Elkartea eta bere egoitza Lakuntzan du.

– 350 km² ditu azaleran

– 210 metrotik 1430 metrora igarotzen da:

– Lurrazpiko munduen sakontasuna: kobazuloak, erreka, leizeak…

-Larre zabalak, otea, txilarrez jantzitako tokiak, pagadi zoragarriak…

-Paleolitikotik gizakien bizileku.

-Bere baitan hamaika bizipenen testigantza:

-Burdinaren eta keramikaren aukikuntza.

-Ardiaren eta zaldiaren etxekotzea

– Trikuharriak, kalapitak , larreratzeak….

-Bertan kultura bat eraiki eta asmatu zen eta beste asko ere sor zitezkeen.

-Oraindik ere esperimentazio eta interpretazio eremu zabala da.

Neguan, elurrak estali eta loarrarazten zuen, baina udaberriarekin

batera zintzarriak, marmarrak eta ezkilak loratu egiten ziren.

-Bertan ez zen inoz  emakumerik bizi, gizon artzainak, ardiak, zaldiak,

behiak eta zerriak besterik ez.

-Hiri honetan gizonek ez zuten etxerik, betidanik hauek artaldearenak izan baitira eta ez artzainarenak. Gizonak, hemen bere lana, bere ogibidea, bere urratsak eta mundua, beste jabetzarik ez zuen.

ARKITEKTURA

Giza eraikuntza guztien antzera hiri honen aztarnen bitartez

Bertako bizia irakur dezakegu..

ARRATEA-HIRIKO ATEA

Arrate (haitzen arteko pasabidea) gure iritziz lurraldea markatzeko toki

izan liteke, sarrera kontrolatzeko, arerioen aurrean mugak jartzeko.

arkitekturaARKUEK

“Arkue” hauek, beraien inguruan hainbat teoria dituzten bizitegi txiki eta misteriotsuak dira. Harriz eginak, sasi-kupulazko bobedadunak, badirudi hasiera batean abereak gordetzeko edo otsoen erasotik babesteko erabili izan zirelaARKUAK.

 

 

ETXALDEA-TXABOLA

Artzain-ihardueradun tokiak dira, eta bertan abereak gorde eta bizilagunen iharduera guztiak burutzen omen ziren.

Harria, egurra eta lurrezko zohiez eginak zeuden.

Horrela banatzen ziren:

Txabola: Erabilera gehieneko gela nagusia

Ilorra: Txabolaren ondoz ondoko eraikin edo biltegia.

Eskorta: Abereentzako hesiak.

ARDI LATXAK ETA MUTUR BELTZAK

1195593755_fardi

-Artzaintzaren kultura Aralarrekin bat dator: larreak, artaldeak,

kortak, Jentilarriren moduko trikuharriak, Idiazabal gazta eta

eskuz egindako gazta.

– Meategiak eta baso-ustiapena ere oso garrantzitsuak izan dira.

ARTZAINA  eta  GAZTA

Duela mende bat, Aralarren 1.000 artzain inguru bizi ziren, eta guztien artean 40.000arditik gora zaintzen zituzten beste hainbat ahuntz, behi, idi, zaldi, zerri eta abarrekin batera.

ARTZAINAREN  EGITARAUA:

-Goizean goiz esnatu eta abereak bildu eta batu.

-Eskortean bilduta jeitzi

-Esnea asunezko onil batean iragazi, gatzagia bota eta ordu betez utzi.

-Gosaldu ondoren, gatzagia malatxaz- gorosti adarrez egindako

irabiagailuaz- hautsi.

-Orea modelatu, zatitan moztu eta trinkotzen utzi.

TXEKO TRESNAK

Zurezko kaikuak eta geroago keramika, harri beroak sartuz berotzen ziren.

etxeko tresnak

ENEOLITOKO DIETA

Elikadura, janaria, metafora ona da kultura bat ulertzeko.

Eneolitikoko dieta eta erabilitako tresneria ezagutzeak, haien bizimodua ulertzen lagunduko digu:Ezkur-irina, haragiak, ehiza, gazta, esnea, mariskoak eta ibaiko arrainak eta  garagardo-ardoaren antzeko zerbait.

EFEMERIDEAK

1579tik 1608ra 19 hartz, eta 7 otso  akatu ziren .

1876an , larrurik gabe 87kg pisatzen zituen hartz bat akatu zen.

Joan den mendearen erdialdea hasi ziren desagertzen Aralartik hatza eta otsoa, orain azeriak bizi dira eta gutxi.

Lekunberritik Guardetxerako errepidea 1963an hasi zen eraikitzen eta 1965an bukatu zen.

GIZARTE-BIZITZAZ

Hainbeste ordu bakar-bakarrik, lan eta lan,  egon ondoren , Uztailean lan gutxiago zegoenean, artzainek elkarrekin lehiatu, bat egin eta jokoaren bidez gatazkei konponbidea ematen zieten. Aralarreko beste tokietan bezalaxe, “probalekuak” deiturikoak, kupuladun eraikinen ondoan egoten ziren.

Denborarekin, joko hauek denak kirol bihurtu eta eraldatuz joan dira.

JOKOAK

Saltarrin: hiru metro luzeko harria gainditzen saiatzen ziren, oinak

elkartuta zituztela eta batere inpultsurik hartu gabe.

Probarriak: Harriak, gorputza ukitu gabe eta pultsuan bi eskuekin

jaso behar ziren.

Pilota-lekuak: Lautada txiki batzuk ziren. Aitzurraz lurrean marrak

markatu eta pilotan egiten zuten. Tenisaren tankerakoa zen, baina eskuz jokatzekoa.

Korrika-lekuak deituriko soro biribilen inguruan, korrika birak emateko erronkari ekiten zioten.

Dantza-lekua

Igande batzuetan, artzainek dantza egiten zuten “sunprinuaren” doinuaz.

SUNPRIÑUA

          Europa guztian zehar  hedatutako musika-tresna hau, Euskal-Herrian azkenekoz Aralarko artzainek erabili zuten. Udaberrian egiten zuten, espiralean moztutako urritzaren azalaz. Forma konikoa eman eta ertzean elorriz lotzen zuten. Ondoren, beheko zatian bi zulo egin eta prest zegoen jotzeko.

sunpriñua 001TRIKUHARRIAK

90 trikuharri dauden espazio megalitikoa da Aralar.

Monumentu hauek interes handikoak dira. Ehorzketa-monumentu bat dela ziurtatu daiteke, artzantzaren kulturari lotua dagoena. Han ehorzten ziren hildakoak zenbait altzarirekin batera, eguzkia irteten zen aldera jarrita.

Ezagutuko ditugun trikuharriak: ALBI, OTSOTOSARE, OBIONETA……..,

ALBIKO TRIKUHARRIA

albiko trikuharria

OBIONETA   HEGOobionetas

aralar2

aralar3

LEGENDA

PAGOMARI

Pago Mari izeneko parajean, haritz handi eta sendo bat zegoen, non bere itzaletan  artalde handi batek atsedena hartzen zuen. Artzainek oso gustoko zuten zuhaitz hau ez bakarrik bere itzal eta sendotasunagatik, bertan bikote bati gertatutako amodiozko lekune bihurtu zelako bazik.

Neska, Araitz bailarako neskatxarik liluragarriena zen eta mutila berriz Sakanako mutilikdotore, lirain, adeitsu eta atseginena.

Zorigaiztoko egun batean, neskatxa bere mutil lagunari pagondo horren harizpian itxaroten ari zela, izugarrizko elur jasa bota zuen. Dena mantu zuri batez estalita geratu zen, izoztuta, mendi altuenak ere ez ziren bereizten.

Mutilak, bere neska laguna bere zain egongo zela jakinik, ahaleginak eta gehiago egin zituen nola edo hala bertara iristeko. Ahalegin guztiak eta gehiago egin zuen, zeukan guztia eman zuen, baina bertara iritsi zenean, han ikusi zuen bere maitemina, ezpainetan irrifarrrea zeriola, baina alferrik ordurako hilik zegoen.

Egoera hau ikusita bere bihotzak jasan ezin zuela sentiturik, mutila bertan, bere altzoan hil zen.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.