“FOOD” EXPERIMENTUA

Kaixo! Ingeleseko saioak dibertigarriagoak egiteko asmoarekin, “FOOD” deritzon gaia lantzen ari garen talde ezberdinekin, esperimentu bat egitea pentsatu dugu. 6.mailako ikasleak, errezeta bat sortzeko behar dituzten jakiak kristalezko baso ezberdinetan jarri dituzte. Ondoren, 2.zikloko geletako ikasleei begiak itxi dizkiete, eta dastaketa prozesuari ekin diote. Ikasle gazteenek, dastatzen zuten jakia zein zen asmatu eta ingelesez esan behar ziguten haren izena. Saioa amaitu denean, 6.mailako neska mutilek entsalada bat prestau nahi zigutela argi eta garbi geratu da.

DELICIOUS!!!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.