AHO TXOKOA

Gure eskolan euskara bizirik dago  baina zaindu eta txukundu nahi dugu. Asmo horrekin, aurtengo  Kultur Aldian “Katta” eta “Kattalinkatagorriak frontoian margotu zizkiguten eta hemendik aurrera gure maskotak izango dira. Beraien laguntzaz, gure ahozko adierazpena hobetzeko plana martxan jarri dugu.

Hauxe da proposamena: tutore bakoitzak astero 5na txanpon banatuko dizkie bere gelako ikasleei eta hauek guztiak mantentzea edota kopurua handitzen ahaleginduko dira. Horretarako, gelako ikaskederen bati gaztelaniaren erabilera edota erabilera okerra sumatuz gero, , txanpon bat emateko eskatuko diote….

Hamabostaldia pasa ondoren, txanpon kopurua zenbatuko dugu eta bost edo gehiago dituztenek pegatina polit bat eskuratuko dute edota sari desberdinak eta sorpresatxoak

Horretarako, noizean behin esapide txukunak proposatuko ditugu eta Aho Txokoko, leihoan, Katta eta Kattalinen ahotan jarriko ditugu, zertan saiatu behar dugun garbi izateko.

Hauek ditugu Katta eta Kattalin

g

 

 

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.