5 eta 6.mailakoak eskiatzen

Aurtengo “Eski kanpaina” dela eta, zorionek, 5. eta 6. mailako ikasle guzti-guztiak animatu ziren eta egun ahaztezinak pasa genituen Izaban, Erronkarin eta Garden.

Denetatik egin genuen: etxetik kanpo jan eta lo, parkean eta frontoian jolastu, eskiatu, filma ikusi, herri kirolak, interpretazio zentroa bisitatu, ginkana, e.a.
Otorduak Gardeko “Urrutea” kanpinean egin genituen eta loa berriz, bertako egurrezko etxetxo zoragarrietan. Pentsa, kanpina osorik guretzat bakarrik, “errege-erreginak” bezala tratatu gintuzten.  Ezinhobeki moldatu ginen.

Eskiatzera autobusez joaten ginen giro ederrean, gure txofer martxosoarekin. Monitoreak oso jatorrak eta irakasle finak izan genituen.

Eguraldi aldetik, denetatik izan genuen: eguzkia, euria, haize gogorra  eta elurra ere bai. Ez ginen horregatik kikildu, ezta pentsatu ere!

Oso gustora itzuli ginen etxera, joan aurretik jarritako erronkak gainditu eta nekatuta baina poz-pozik.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.