IRUMUGARRIETA

Udazken honetan izandako eguraldi paregabea aprobetxatuz, eskolako guztiok irteera bat egin genuen Aralarrera. 4. mailatik gorakoak Irumugarrietaraino joan ginen eta hemen dauzkazue argazki batzuk.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

URAREN FESTA

Iraileko egun eguzkitsua eta zer egokiagoa ostiral arratseko tailerrean, uraren festa egitea baino!! Oso ongi pasatu genuen eta pila bat disfrutatu gainera!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

GURE TXOKO KUTTUNA!

Aurtengo gure lehen lan mardula egin dugu! Guztiok dugu tokiren bat kuttun-kuttuna. Horretara goaz gure momentutxoak bizitzera… Lh 3-ko ikasleek txoko kuttun hori zein den adierazteko lan idatzi bat egin dugu, argazki/marrazki eta guzti eta gelaz-gela ibili gara erakusten. Ea hurrengo abentura zein den

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

MAITE DITUT MAITE GURE BAZTERRAK…!

Irakasle berriak ditugu eskolan! 4. mailako ikasleek eskualdekari buruzko gaia landu ondoren 3.mailakoei egindako lana erakutsi diete. Ikasle izatetik irakasle izatera igaro dira oraingo honetan. Animo! Eta jarraitu bizkor!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

EGUZKI SISTEMAREN MAKETA

DBH 1. Mailan, Natur Zientzia, irakasgaian, Unibertsoa lantzen hasi gara kurtso berria. Unibertsoaren jatorria, astroak eta batez ere Eguzki Sistema. Gaiarekin batera eguzki sistemaren maketa bat egin dugu bikoteka material ezberdinak erabiliz. Hau da ateratako emaitza:    

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Three in line project

Neguaren etorrerarekin, 4.mailako ikasleek mahai joko bat egin dute plastika saioan. Buztinarekin fitxak sortu dituzte. Kartulinaz eta margoez lagundurik, tableroa egin dute. Batzuk gelan bertan jolasteko aukera izan dute, besteek ordea famili giroan disfrutatu nahi dute.

Argitaratua
General gisa sailkatuta