Batukada Lantzen

Kurtsoari amaiera emateko, 6. mailan batukada lantzen aritu dira musika saioetan. Hainbat musika tresna gelan sortutakoak dira, irudimenari esker, eta hainbat traste zaharri esker. Erritmoak alde-aldekoak atera zaizkigunean eta entseatzen aritu ostean, kalera irtetea erabaki dute ikasleek. Jolastokian aritu dira jotzen, ikasturteari agur esateko modu desberdina!

Ana Jaka Idazlea Gurean

Apirilaren 23an liburuaren eguna izanik, Ana Jaka idazlearen bisita izan genuen gurean. 2. zikloko ikasleek bere liburu bat landu zuten gelan, “Marimutila naiz, eta zer?” izenekoa. Beraien gustukoa izateaz gain, gaia idazlearekin lantzeko aukera izan zuten, eta idazleak berak oso ongi bideratu zuen. Ikasleen arteko liskarrak eta isekak zergatik izaten diren, edota gustuen inguruko gogoetak… Jarrai ezazu Ana Jaka Idazlea Gurean irakurtzen