Zergatik parte hartu Ikas Komunitatean?

Aste honetako lehen argitalpenetan aurreratzen joan gara Ikas Komunitatea zer den eta nork parte hartzen duen. Baina ulertzen dugu zaila izan daitekeela ulertzea zergatik den beharrezkoa komunitate osoa umeen ikasketan inplikatzea.

Zuek eskolari zer eskaini diezaiokezuen galdetuko duzue, seme-alabarik ez baduzue, ilobak edo bilobak beren gurasoek hezi behar dituztela uste baduzue, zuen seme-alabak helduak badira, ezkongabeak bazarete edo bailararekin duzuen harremana hemen duzuen lanagatik bakarrik bada.

Ba pentsa ezazue, proiektu honetan parte hartzeko erabakia hartzeko orduan, Ortega y Gasset filosofoak zihoen moduan “Ni, ni eta nere baldintzak naiz, eta nere baldintzarik gabe ez naiz ni”, hots, gizaki bakoitza den bezalakoa da, bere natura eta inguruaren fruitua da.

Nahi izan edo ez, gure umeen heziketaren arduradun gara. Beraz, beren formakuntzan laguntzeko modua pentsa dezagun beraiengan modu positiboan eraginez. Beraiek dira gure komunitatearen etorkizuna. Parte hartu ezazu!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.