Nolakoa izango da eskola Ikas Komunitatean? Ikasketa Dialogikoa💞

Egun hauetan hitz egiten ari garen guztia funtsezko zutabe batean oinarritzen da, Ikasketa Dialogikoa. Ikasketa mota hau, izenak dion moduan, dialogoan oinarritzen da, eta ez da zori hutsa, hezkuntzan espezializatutako egile garrantzitsuek (Vygotsky, Bruner, Wells, Paulo Freire, Habermas, Chomsky, Scribner eta Mead) babestutako 7 printzipiotan oinarritzen da.

Egile hauek uste dute, modu orokorrean, ikasketa berdintzat jotzen diren pertsonen arteko dialogo eta elkarrekintzarekin hobetzen dela, eta ezagutza hobeto barneratzen dela praktikarekin. Batzuk seinalatzen dutenez, pertsona bakoitzaren identitatea, berezitasuna eta errealitate hurbilena errespetatzen bada motibatuagoa sentiarazten direla..

Hezkuntzaren eraldaketa ingurunearen eraldaketak eraginda ematen dela baieztatzen dute beste batzuk. Honek baieztapen hau egitera garamatza: beren komunitatearen laguntza eta euskarriekin, umeek hobeto ikasten dute eta etekin akademiko hobea lortzen dute.

Saiatzea merezi duela uste dugu guk. Eta zuk? Parte hartu!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.