Zeintzuk dira IK-n bihurtzeko eman beharreko pausoak? 👣👣

Batzuk galdetuko duzue ea eraldaketa hau egun batetik bestera ematen den, baina egia esateko, ez da horrela. Eraldaketa orok bere denbora darama, bere etapak, prozesuak…

Iazko ikasturte bukaeran eskolatik, ikasleria guztia proiektu honetan parte hartzeko ados eta ilusioz beterik egonik eta Mendigorriako Ikas komunitateko partaide diren Nafarroako Gobernuko bi aholkularien lankidetzarekin, familiei hau zer zen eta honekin zer lortu nahi zen informatu zitzaien, eskaera egiteko beren onespena izan eta bidea hasteko.

Sentsibilizazio fase honen ondoren eta erronkari aurre egiteko erabakia hartu ondoren, Amets Fasea hasten da, eta bertan gaude orain. Zer dator ondoren? Lehentasunak ezartzea eta etorkizuna planifikatzea.

Gutxi dela deritzozue? Joanen gara honetan sakontzen, lasai egon. Momentuz, amesten jarri, hori tokatzen da eta! 

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.