Gurasoek parte hartzen dute❤

Partekatu dugun informazio guztiaren ondoren, bururatu zaigu behar bada beharrezkoa dela proiektuaren nondik norakoan gehiago sakontzea benetazkoa dela ikus dezazuen. Bertan benetazko pertsonak ari gara eta ez dira bakarrik ideiak eta ametsak.

Aurretik esan genuen moduan, Araxes Ikas Komunitatea eskolatik sortu da, baina ez da eskola bakarrik lanean ari, bertako erabakiak eta diseinatzen diren ekintzak denon artean ematen dira.

Egingo diren ekintza guztiak komunitateko pertsonen arteko elkarrekintzan eta elkartasunean oinarritzen dira. Batzordeak eratuko dira, eta bertan gurasoek, komunitateko kide desberdinek , irakasleek… parte hartuko dute. Ideia guztiak eztabaidatu, baloratu eta denon arteko adostasunarekin erabakiko dira.

Gaur egun martxan dagoen batzordea “Amets fasea” da. Bertan 13 guraso apuntatuta daude eta 3 irakasle. Zuen auzokideak, ahizpak, alabak, lagunak… gara, errealak gara, eta gure seme-alabek eta ikasleek merezi duten heziketa bizitzea nahi dugu.

Zuen lankidetza behar dugu. Modu asko daude Ikas Komunitatean parte hartzeko.

Informatu eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.