๐ŸŽ๐ŸŽ๐ŸŽZozketa๐ŸŽ๐ŸŽ๐ŸŽ

Araxes Ikas Komunitatetik zozketa txiki bat antolatu nahi dugu, benetazko Komunitate senti gaitezen eta denok elkartzea lortuko duena. Horregatik, eskoaln abenduaren 22an izango dugun jaialdian, bailarako produktuez osatutako saski ederra zozketatuko dugu Facebook-eko orrialdera gehitzen zaretenen artean eta/edo Araxes Eskolako Blog***-era suskribatzen zaretenen artean, beti ere Araitz-Beteluko bailarakoa* baldin bazara.

Abenduaren 20erarte luzatuko da parte hartzeko epea. Gainera, abenduaren 22an oporrak hartzen ditugu. Beraz, eskolako frontoian egon beharko zarete gurekin egun horretan zozketako saria lortzeko, baldin eta eguberri opari eder honen irabazle suertatzen bazarete.

Zein da oparia? Amets Garaiko Batzordeko amatxoek beren despentsak hustu dituzte, eskulan batzuk egin dituzte, eta eguberrietako otorduetan ikusgai jartzeko produktuz betetako saski ederra prestatu dute. Eskolak ere egin du bere ekarpena, berazโ€ฆ momentua galduko duzue?**

Landa baserriko 12 arrautza
Ekologikoak diren ogi 1 eta 2 opil
Intxaur poltsa eta โ€œPanettoneโ€ bat
Pertsonalizatutako katilua bonboiez beteta
2 txistorra
2 pasta kaxa
Gazta erdi bat eta gazta zahar pote bat
Mermelada eta etxeko eztia
Txokolatezko turroia
Urdaiazpikoa, xolomua, zainzuriak, piperrak eta atuna.
Farmaziako produktu lote bat
โ€œMendiak eta herriakโ€ bi kamiseta

๐Ÿฐ๐Ÿด๐Ÿฉ๐Ÿง๐Ÿฆ๐Ÿญ๐Ÿฅ๐Ÿซ๐Ÿซ๐Ÿซ๐Ÿด๐Ÿž๐Ÿž๐Ÿž๐Ÿž๐Ÿฐ๐Ÿซ๐Ÿด๐Ÿฌ

 

* Gure proiektua ikusi eta bailaran bizi ez zaretenei barkamena eskatzen dizuegu, baina komunitatetik kanpo heldu diren pertsonak hartzeko nahiko leku ez duen herri ekintza txikia da hau.
** Batzordeak zozketaren oinarriak eta saskiaren edukia aldatzeko eskubidea gordetzen du, produktuen erabilgarritasunaren eta baldintzen arabera.
*** Bakarrik zenbaki bat pertsona bakoitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.