LEGO edo Playmobil? 🎠

🎡🎡💈💈💈💈Umeei LEGO, Playmobil gustatzen zaie. Beraiekin mundu miresgarriak sortu daitezke; pertsonaia politekin, barregarriak, serioak; animaliak sartuz; gaztelu edo dorreak eginez, edo espaziontziak, suziriak, barkuak edo piramideak. Gure komunitatea horrelako munduen antzekoa da.🎠🎠

Ziur zuen etxeetan horrelako jostailuen antzekoak badirela, edo bestela, beti jo dezakezue irudimena erabiltzera eta etxetik aurkitzen duzuen edozein gauza erabili. Horrela bada, hontara gonbidatzen zaituztegu, edo hobeto esanda, erronka jotzen dugu!: ume zein heldu, zuen irudimenari hegan egiten utzi eta gure komunitatearen zati bat birsortu, gehien gustatzen zaizuena, den bezala edo zuen ametsetan ikusten duzuen bezala.

Honek gure errealitateari eta etorkizunari buruz hausnarketa egitera eramango gaitu, eta bestela, guxienez, gure seme-alabekin denbora dibertigarria pasa izanen dugu.

Zuen argazkien zai gaude, bertan azaltzen denaren istorioak kontatu gure Facebook orrian.

Anima zaitezte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.