Umeen papera Ikas Komunitatean. Komunitate baten erreflexua⛅

Norbaitek galdetuko zuen ea umeek eraldaketa honetan parte hartzen duten. Ba ez bakarrik hori, baizik eta eraldaketaren funtsezko partaide direla esaten dizugu. Komunitatearen erreflexua dira, beren giza egiturak bihurtuko garen hori irudikatzen baitu.

Mugak lausotu egiten dira Ikas Komunitatean, eta bakoitzak bere papera duen arren, batzuetan ez da normalean ezarrita dugun hori. Eskola elkartasunezko eta lankidetzazko komunitate bihurtuz, denok paper berria izan dezakegu. Batzuk besteen erantzule egiten dira, beren heziketaren lagun; elkarri laguntzen diote jangelan, garrioan; irakurketarako momentuak daude; tertulia komunitarioak daude pentsatzeko modu berriak sortzeko, besteen iritziak errespetatuz…

Amets garai honetan ere umeek beren papera beteko dute, bakoitzak jarduera bat beteko du dena forma hartzen hasteko: batzuk antzerkia ensaiatuko dute, besteek abestia, besteek apainketa egingo dute, besteek postontziak… Komunitateak, bere berotasunarekin, hazitzen lagunduko gaitu.

Bila dezagun gure papera Ikas Komunitate berri honetan! Utzi diezaiegun gure umeei nola egiten den irakasten!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.