Amets kaxak🎁

Egin ditugu gure ametsen kaxak! Zer? Amets kaxak zer diren? Azalduko dizuegu.

Gure ametsak hazitzen ikusi nahi ditugu. Horregatik gure ideia komunitate osoari igortzeko moduan pentsatu genuen eta… eureka! Arkimedes bezela, zeozer bururatu zitzaigun: gure ametsak bezala, bero eta goxo hazitzen ikusi ahal izateko zerbait sartzea: haziak!

Eta noski, behin ideia bururatu ondoren abian jarri ginen: birziklatutako kartoizko kaxak, dugun maitasun guztiarekin apainduta. Orain lore ederren haziak aukeratu, kaxetan sartu eta… et voila! Prest Amets Kaxak!🎁

Orain zuei dagokizue naturaren makineria martxan jartzea. Abenduaren 22a eta 25a bitartean banatuko ditugun kaxetako bat zuretzat bada, landa ezazu, ureztatu eta berotasuna eman. Horrela loreak ikusten dituzun aldiro gutaz oroitu ahalko zara.

Gure ametsak hazi, zeren elkarrekin amestuz, etorkizuna eraikitzen dugu!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.