Zerekin amesten dute haurrek? 4. atalašŸŒ·

Natura!Ā Zutaz inguratuta bizi gara eta hala ere zure beharra dugu! Gure ama zara, zugandik heldu gara eta zureak gara! Zutaz gozatzea amesten dugu Hainbeste bizitza eta gauza on ematen diguten zure altxorrez gozatu nahi dugu.

Naturada ikasteko biderik onena eta haurrak gozatuz, jolastuz ikasten dutela amesten dute.Oraingoan amestu dutena zera da: hazi batetik beren esfortzuaren ondorioz jaiotako fruituak jaiotzen zirela; ezer ez zegoen lur batean edozer gauza hazi zitekeen ekosistema sortzen zutela.

Jaiotza bakoitzetik gauza ugari ikasten zuten: landareen atalak, naturaren prozesuak, uraren eta hodeien funtzioak, elikatzen duen lurra nondik datorren, izaki bakoitzak naturan betetzen duen funtzioa.
Ez al da liluragarria baratza bat izatearekin amestea eta bertan naturaren sekretuak ikastea? Denon artean beren ametsak egi bihurtzeko tresnak lortu ditzakegu. Parte hartu ezazu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.