Jaialdia. Gure antzezlan komunitariorako gutxiago geratzen dašŸŽ­

Ez zegoen zalantzarik! Araxes eskolako frontoian abenduaren 22an izango den Eguberri jaialdiaren gaia gure Ikas Komunitatea izango da. Antzeztokia irudikatzen duzu? Mundu guztia amestekoĀ arimaz beterik eta etorkizunera begira dagoelarik, irrikaz itxarongo dugu ekitaldia hasteko momentua.

Ez dizuegu esango aurten egingo den antzezlanaren edukia zein den, baina bai gure iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingoĀ dela.

Kalejira bat ere prestatu dugu eskola Komunitatera ateratzeko. Eta ondoren, bero egoteko, txokolatada goxoa izango dugu. Gutxi dela deritzozue? Ba oraindik beste sorpresaren bat gehiago izango dugu.
Ez ahaztu, gu han egongo gara. Eta zu?

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.