Dena prest dagošŸš€

Hau da egun handiaren aurretik azkeneko astea. Egun handia? Eguberriko jaialdia. Iadanik badakizue zergatik jarri dugun egun honetan muga. Eskolan beti jai eguna da eta ondoren Eguberrietako oporrak datoz, gure amets sakonenak aske uzteko garai egokiena, beraiei buruz hausnartzeko, erabakiak hartzeko eta hostotxo eta euri tantetan idazteko.

Jaialdirako azken entseguak datoz, inspiratuko gaituen antzezlana izango dugu, bertan gure haurrek bizi diren komunitateari buruz duten irudia emango digute.

Altxatu taldearen ā€œAmesteko Garaiaā€ musikari azken moldaketak egiten ari gara (letra aldatu diogu) gure haurrek kanta dezaten, denok kanta dezagun. Eta bukatzeko, maitasun osoz prestatutako bideo polita.

Ea ba, ikasi kanta, denok animatzeko!

Apainketa, ametsen kaxak, postontziak, zozketarako saskia, pankartak, papertxoak, atzerakako kontaketaā€¦ Ez da ia ezer geratzen!

Denok lan egin dugu egun hau berezia izan dadin. Araxes Ikas Komunitatea zuen zai dago. Animatu gurekin parte hartzera eta gure arrakasta partekatu! Elkarrekin amestuz, etorkizuna eraiki!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.