Zerekin amesten dute haurrak? 5. atala⛅

Eskolan Ikas Komunitatearen inguruan izan genuen bileran, irakasle eta gurasoen artean entzun zen musika, arte edo sormen gehiagoren falta somatzen zela. Haurrak ere horretaz hitz egiten dute, kantatzeko, dantzatzeko, marrazteko gogoa dute, emozioz beteriko beren barne mundua adierazi ahal izateko.

Haur Hezkuntzan funtsezkotzat jotzen dugun zerbait da, baina normalean gutxitzen joaten da Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan desagertu arte. Badaude, aldiz, ikerketa desberdinak etekin akademikoak adierazpen artistikoaren eta hezkuntza estetikoaren ezarpenaren ondoren hobetu egiten direla adierazten dutenak, ikasleen gaitasun sozioemozionalak hobetuz eta beste ikasgai batzuen garapen sortzailea gehituz. Lev Vygotsky ezagutzen?

Vygotskyk, bere “La imaginación y el arte en la infancia” obran eskolako eremuko hezkuntza artistikoari buruz 3 kapitulu idatzi zituen, beste bat antzerkirako eta bestea adierazpen figuralerako. Behar bada gure seme-alabak eta helduak ez daude hain okertuta beren ametsen norabidean.

Parte hartu, ikertu, partekatu gurekin Ikas Komunitatearen oinarri zientifikoari buruz aurkitzen duzuna! Denon artean Komunitate informatua izatea lortu dezakegu. Parte hartu!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.