Ametsa-ren istorioa⛅

Hau Ametsa-ren istorioa da, Nafarroako iparraldeko herri batean bizi den emakumea. Hemen jaio izanaz eta bere bizi proiektua martxan jartzea erabaki duen landa eremukoa izateaz harro dago. Ingurune pribilegiatua dela uste du, aitzinako kulturaz eta naturaz beteta; hemen bizi diren pertsonak eta euskara, baliabide maitatuenak dira. Potea ez dago hutsik, baina falta dena aukeraz bete nahi du, bere seme-alabak hemen bizi eta gainera munduarekin konektatuta egon daitezen.

Beren airera, askatasunean, hiriak dituen mugarik gabe, jolastea gustuko duten bi seme-alaba ditu. Beraientzat landa eremu modernoa, kulturala, osasuntsua eta soziala sortu nahi du, komunitatean bizi ahal izateko eta ez berari bizkarra ematen. Gainera, seme-alabak amesten ikustea gustatzen zaio, dragoiekin eta printzesekin, ilargi eta planetekin. Ametsa bera ere ameslaria da.

Ametsari eskolatik Ikas Komunitate bat sortzea proposatu diote, bere seme-alaben hezkuntza eraldatu dadin, beren gaitasunak osotasunean aprobetxa ditzaten eta komunitatea eta ingurunea erabil dezaten beren formakuntza aberasteko. Komunitate hau elkartu egin behar da etorkizunerantz modu jasangarrian bultzatzeko, norbanakoaren ezaugarriak taldea aberasteko aprobetxatuz.

Eskola honek, modernoagoa eta errukitsuagoa, eraldaketa epea behar du. Ametsa, gertatzen den guztiaz informatuta egon nahi du ezer ez galtzeko eta informazioa bere familiari eta eskolarekin harremanik ez duten eta proiektu honetan parte hartu nahi duten komunitateko beste kideei igorri ahal izateko.

Hau da gure protagonista birtual bereziaren istorioa. Zein da zurea?

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Aste honetan dena zentzua hartzen hasten da eta Ametsak berak eta bere familiak murgiltzen ari garen abentura hau nola atzematen duten ikusteko interesa dauka. Hilabete baino gutxiago geratzen da bere pentsamenduak letretan eraldatzeko, bere seme-alaben eskolari buruz duen amets irudiari eta bien etorkizunari forma emateko.

Leihotik Malloetako harkaitzei begira, eskuetan kafe katilua duelarik, handiak diren proiektu txikiekin eta izugarriak diren proiektu handiekin amesten ikusi du bere burua. Ez daki non dagoen muga, edo igaro ezin daitekeen mugarik ote dagoen.

Ametsa, Alizia eta bere miragarritasunen ispiluko beste aldetik, komunitateko beste umeekin Ikas Komunitatean lankidetzan ariko ote den galdetu dio bere amari; ea amets bat amestera ausartzen den; beren jardueretan laguntzeko beraiekin berdinen arteko dialogoa izateko eta entzuteko, bizitako bere esperientzia beraiekin partekatzeko eta bere ingurunea ume baten begiekin ikusteko erronka hartuko ote duen, emango duen pausu bakoitzetik ikasiz.

“Noski parte hartuko dudala” esan du. “Ez nuke galduko, 100 urte gehiago biziko banintz ere”

Eta zuek, galdetu diezue familiako kideei amets egitera ausartzen diren? Kontaiguzue zer esan dizueten!

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Ametsak bere buruari zera galdetzen dio: zer pentsatuko dute umerik ez dutenek edo eskolarekin harremanik ez dutenek Ikas Komunitateari buruz?

Batzuetan tabernako, dendako edo harategiko elkarrizketak entzuten ditu, okindegira hurbiltzen da norbait hizketan dagoen aldiro eta frontoian esertzen da bere seme-alabak jolasten diren bitartean, ondoan eserita daudenei begira zeozer esaten ote duten jakiteko.

Argi dago komunitate osoak jakin-mina duela, baina Ametsa konturatu da gehien galdetzen dena ea zertan edo nola lagundu daitekeen. horregatik zalantzak dituen baten bat entzuten duenean Facebook-eko helbidea ematen dio eta aste hauetan ikasi duena azaltzen dio. Eginkizun hori hartu du dena ongi ateratzea nahi duelako eta gutxinaka gauzak argiago izango dituztela esaten die.

Eta zuek egin diozue galdera hau zuen komunitateari? Badakizue zer pentsaten duten eskolarekin harremanik ez dutenek gure Ikas Komunitateari buruz?

Bidali zuen komentarioak eta zuen jakinduriarekin irakatsiguzue! Gure esku dago komunitatea bere osotasunean inplikatzea.

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Ametsak argi dauka, Ikas Komunitateko partaide izateak zer suposatzen duen jakin du, eta oraindik ikasteko asko duen arren, badaki hasieran handiegiak edo ezinezkoak iruditzen zitzaizkion bere ametsak interpretatu eta errealitate bihurtu daitezkeela, bere semeak hobeto ikasteko.

Biharko eguna iristeko irrikitan dago, Araxes Ikas Komunitatea ofizialki eskolatik kalera ateratzeko eta komunitate guztitik zabaltzeko. Unkituta dago bere semeek , beste ikasleek, gurasoek eta irakasleek zenbat lan egiten duten ikusi nahi duelako. Ilusioz espero du auzotarren erreakzioa.

Ametsak Ikas Komunitatearen eraldaketaren hurrengo garaian parte hartzeko intentzioa dauka. Pentsatzen du beti dagoela denboratxo libre bat besteei eskeintzeko eta bere gurasoak eta bikotea animatzea lortu du.

Dena prest dago eta Ametsakbaditu prest bere amets bereziak. Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Belarria hurbildu eta arreta jarri. Ametsaren ametsak dira…

Zein dira zureak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.