Jardunaldi jarraiaren bozkaketa

Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei
dagokizue erabakia hartzea:
● Ikasle bakoitzagatik bozka bat​ eman dezakezue, familiaka.
● DBH2ko ​ikasleengatik ez d​ago bozka aukerarik
● Aurrera ateratzeko, erroldaren 3/5ak behar dira ( 62 bozka baiezkoak​).

Halaber, jakitera ematen dizuegu bozketa ikastetxean eginen dela, urtarrilaren 18an,
hurrengo tarteetan eskolako liburutegian:

● 9:15-10:00
● 13:00- 15:00
● 16:30-18:00

Botoa zuzenekoa eta isilpekoa da, eta inork ezin dio beste inori utzi. Hori horrela,
boto-emaileak bere nortasuna egiaztatzeko agiri ofizial bat aurkeztu beharko du.
Bozketa mahai bat eratuko da, honela osatua: ikastetxeko zuzendaria, mahaiko
lehendakaria izanen dena; idazkaria; eta Eskola Kontseiluko ordezkari bat, gurasoen
sektorekoa.

Bestalde, egun horretan eginen den bozketa presentzialaz gain, urtarrilaren 16 eta 17an,
zuzendaritzan paratuko den postontzi batean ere ematen ahalko duzue botoa. Bozketa
horrela eginez gero, bi gutun-azal erabiliko dira: kanpokoan, boto-emailearen izena,
NANaren edo beste nortasun agiri ofizial baten zenbakia eta sinadura agertuko dira, baita
ordezkatzen duen haurraren izena eta ikasmaila ere.
Gutun-azal horren barnean beste gutun-azal bat jarriko da, itxita, boto-papera barnean
sartuta.
Ukitutako ikasle bat baino gehiago duten familiek ikastetxean dituzten seme edo alaba
adina gutun-azal beharko dituzte.
Paragrafo honetan azaldutakoari jarraikiz ematen ez diren botoak baliogabeak izanen dira.
Neurri horrek eraginik sor dezakeenez, gaia aztertu eta eztabaidatu nahi dutenek bilera
egin dezakete ikastetxearen instalazioetan, bozketa eguna baino gutxienez hiru egun
natural lehenago. Horretarako, behar den denboraz eskatuko diote ikastetxeko
zuzendariari bilera hori(ek) egiteko baimena.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.