Batzorde mixtoak

Behin ametsak jaso ondoren, hauek sailkatzeko ordua iritsi da. Gero batzuk aukeratu eta batzorde mixtoak sortzeko ordua izango da, gauzatu ahal izateko. Batzorde hauetan irakasleak egongo dira, baina baita zuetako edonor: komunitateko kideak.

Umeen ametsetaz hitz egin genuenean, adierazi genuen gure erantzukizuna zela zer nolako eskola nahi zuten interpretatzea. Ba iritsi da martxan jartzeko ordua. Oraindik eskolarekin harremanetan jarri ez bazarete, hau da proiektuan parte hartzeko helbidea: 

📧 ikasko.araxes@gmail.com

Momentu honetan ezin duzula? ez kezkatu, Araxes Ikas Komunitatean denentzako lekua eta garaia dago, beste batzorde batzuk ere egongo dira aurrerago, eskolako hainbat alderdi antolatzeko, denok erabakitze prozesuan modu aske eta demokratikoan parte hartu ahal izateko.

Denon artean amestu dugun eskola eraikitzeko aukera ezin hobea dugu. Ekin diezaiogun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.