Includ-ed proiektua

Eguberrietako oporren ostean, eta erronkaz betetako 2018 urtea aurretik dugula, gure Ikas Komunitateaz gauza gehiago ezagutzen hasiko gara. Amets garaian azaldu genuen eraldaketa hau ez zela zoriaren ondorioz emango, arrakastazko ekintza batzuen ondorio bezala baizik, oinarri zientifikoa duten ekintzak. Ekintza hauek INCLUD-ED izeneko europear ikerketa proiektuak aztertu zituen. Bertan konprobatu zen, beste gauza batzuen artean, ekintza… Jarrai ezazu Includ-ed proiektua irakurtzen

Jardunaldi jarraiaren bozkaketa

Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei dagokizue erabakia hartzea: ● Ikasle bakoitzagatik bozka bat​ eman dezakezue, familiaka. ● DBH2ko ​ikasleengatik ez d​ago bozka aukerarik ● Aurrera ateratzeko, erroldaren 3/5ak behar dira ( 62 bozka baiezkoak​). Halaber, jakitera ematen dizuegu bozketa ikastetxean eginen dela, urtarrilaren 18an, hurrengo tarteetan eskolako liburutegian: ● 9:15-10:00… Jarrai ezazu Jardunaldi jarraiaren bozkaketa irakurtzen

Arropa Galduta

Abenduaren 19an egindako Eskola Kontseiluan eskolan gelditzen diren arropen inguruan,​ hona hau erabaki zen: ● DBHko ikasleek 15ean behin​ patioan jarriko dituzte ikusgai. ● Eskolan gelditzen den arropa guztia Gizarte Zerbitzura​ bidaliko dira hilabetero​. Ea horrela, poliki-poliki, bakoitzak bere arroparen ardura hartzen ikasten duen. Eskerrik asko!

Argitaratua
General gisa sailkatuta etiketatu da

Jardunaldi jarraiaren inguruko bilera

URTARRILAREN 12an, eskolako liburutegian 17:00etan egingo den BILERA​RA ETORTZEA OSO GARRANTZITSUA DA. AZALDU!​ Bertan aztertuko ditugu xehetasun guztiak denon artean! Musika eskola eta Kirolmank taldea ere bertan egongo dira.