Iragarritako egunaren kronika… ametsez beterik

Sailkatu dituzue inoiz ametsak multzoka? ba ez da batere erreza, nahiz eta kontrakoa iruditu:

Betelun, 2018ko urtarrilaren 30ean

Gaur asteartea da, 2018ko urtarrilaren 30. Amets ugari mahai gainean bueltaka ibili diren goiz bizia izan da.

Haur ametsak apartak dira, beren mundua dibertsioaren inguruan biratzen du. Badaude amets oso formalak ere, adibidez jantokia astean behin inglesez izatea.

Jantokiak irabazten du, pizza eskaera ugari daude, makarroiak edo patata tortila ere. Hori bakarrik? ez, baita integralak, begetarianoak, ekologikoak eta baita sushia wasabirekin ere. Bixenta sukaldari bezela nahi du mundu guztiak eta Leitzarako fitxatu nahi dute!

Eskolaz kanpoko jarduera desberdinak amestu dira: judoa, yoga, taichi, dantza, artea…

Azterketak eta etxeko lanak? Kendu daitezela edo behintzat gutxitu, astebururako ez bidaltzea, baina badaude gehiago nahi dutenak ere.

Futbol partida bat irakasle eta ikasleren artean, gurasoak eskolako jardueretan parte hartzeo, edo irakasleak patioetan ikasleekin jolastea.. batzuen ametsak izan dira.

Espero zenuten helduagoek eskolaren falta izatea? ba itzuli nahi dute! Betelun Batxilergoa jartzea! amesten dute gutxienez 10 aldiz.

Amets handiagoak ere badaude: igerilekua, errealitate birtualerako gela bat, tirolina bat, parkour pista…

Edo txikiagoak: eskolan oin hutsik egotea, sofak egotea, ispiluak komunetan, gelako aulkiak erosoagoak izatea…

Proposamen metodologikoak ere: adimen anitzak, pedagogia sistemika, ikasketa inguruak, ikasketa manipulatiboa, Montessori…

Animali ugari, Playmobil, lego edo Minecraft, tablet-ekin lahan egin… Digitala asko gustatzen zaie!

Patioan liburutegia erabili ahal izatea, musika ugari, eskolako txirrinaren ordez musika jartzea egun ona izatera konbidatuz. 

Gelditu gabe jarraitu ahalko genuke, baina beste egun baterako ere utzi behar dugu.

Anima zaitezte batzorde mixtoetan parte hartzera!

Ametsen bat egi nola bihurtu baldin badakizue hauxe da zuen esku hartzeko aukera!

💌ikasko.araxes@gmail.com

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.