Jantokiko batzordea, Patioko Estalpearen batzordea eta Baratzaren batzordea

Gure Ikas Komunitateak aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Gure ametsak betetzen lagunduko diguten lehen Batzorde Mistoak sortuko ditugu! Jantokiko batzordea, Patioko Estalpearen batzordea eta Baratzaren batzordea.

1300 ametsak sailkatzeko egin ditugun 2 bileretan (oraindik bukatu ez den sailkapena), amets batzuk askotan errepikatu dira. Beren garrantzia baloratu ondoren, batzorde hauek sortzea erabaki da ondoko ametsak gauzatzeko:

– Eskolan baratza egotea.
– Patioan euritik eta eguzkitik babesteko estalpe bat egitea.
– Jantokian pizza eskeintzea.🍕

Batzorde hauetaz gain, eskolak batzordeen eraketa behar ez duten amets batzuk gauzatuko ditu:
– Komunetan ispiluak jartzea.
– Komunak neska/mutilentzako diren identifikazio ikurrak jartzea.

Hurrengo martxoaren 16rarteko epea duzue gehien interesatzen zaizuen lan egiteko gai sentitzen zareten Batzordean izena emateko.

Nola egin dezakezue? Posta elektroniko bidez (ikasko.araxes@gmail.com:izena, zein komisio aukeratzen den eta harremanetan jartzeko modua adieraziz) edo eskolako sarreran egongo diren inskripzio orrietan.

Epea bukatzean Batzordeak eratuko dira. Ez dago kide kopuru mugarik, baina bai gutxiengo bat Batzordea modu egokian funtzionatzeko. Gutxiengo hau 4 kidekoa izango da.
Garrantzitsua da jakitea mundo guztia ongi etorria dela Batzordeetan izen ematerik ez baduzue, beti lagundu dezakezue bolondres moduan aurrera eramaten ditugun ekintza guztietan.

Atxikituta bidaltzen dizuegu Batzorde Mistoen funtzionamendurako arautegia.

Oroitu IK-ko posta elektronikoa, ikasko.araxes@gmail.com, dugula zuen iradokizunak helarazteko, funtsezkoa baita guztiok aberastuko gaituen edozein ekarpen egitea.

Esku artean dugun lanean konprometitzea besterik ez zaigu falta. Pentsa dezagun 116 neska-mutil eta heldu asko daudela amestu dugun guztia egi bihurtzeko esperantzarekin.

Animatu eta parte hartu!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.