Abiatu Gara!

Abiatu gara! Zer iruditu zaizkizue hasteko aukeratu diren ametsak? Bete daitezkeela uste duzue? Noski baietz! Eta ziur gaude esfortzu txiki batekin gure ume eta helduei zoriontasun pila emango diegula.

Gogoratzen duzue zein  zen ilusio handiena ematen zizuena txikitan? Jantokiko batzordeak errez egingo du!

Lur emankorretik bizitzaz betetako fruituak ereiteko esku ona duzuenok(ziur gure komunitatean pertsona ugari dagoela ilargiaren faseak, landatzeko garaiak, etab ezagutzen dituena) ez izan zalantzarik eta apuntatu zaitezte.

Eta zer deritzozue patioko estalpeaz? Ez litzaizueke gustatuko abuztuko eguzkitik edo urriko euritik babestea umeak jolasean ikusten ditugun bitartean?

Zuetako batzuk animatu zarete dagoeneko batzorde mistoetan parte hartzera: eskeintzeko ugari duzuela pentsatzen duzuen guraso, ikasle eta irakasleak.

Baina zenbat eta pentsatzeko buru gehiago eta lan egiteko esku gehiago izan hobe, horregatik bailarako komertzioetan kartelak banatu dira, komunitateak zer egingo dugun jakin dezan. Ea zenbat jende animatzen den!

Ez al da zoragarria? Zergatik ez diguzue kontatzen zein ekarpen egin ditzazkezuen mahai gainean dauden ametsei? Batzordeetan hitz egiten denataz gain, polita litzateke Facebook-eko komunitatean gure ideia hoberenen inguruan eztabaidatzea.

Nik badut gogoa, eta zuk? Anima zaitez!

 

 

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.