Talde Interaktiboak

Zentzuzkoa dirudi talde interaktiboa denak parte hartzen duten taldea dela esatea. Teorian horrela da, baina praktikan… Zenbat aldiz ikusi dugu ideiak argien dituenak, hitzegiteko erreztasun gehiago duenak edo lotsa gutxien duenak elkarrizketa bereganatzen duela?

Ikas Komunitatean, Talde Interaktiboa gela antolatzeko modua besterik ez da, taldeka. Taldeetan ez dira egongo bakarrik gehien dakitenak edo lagun hoberenak direnak, baizik eta ikasketa talde guztiarentzat baliagarri izateko moduan banatuko dira.

Taldeak bezain besteko ekintzak ezartzen dira. Talde bakoitzak ekintza batekin lan egin eta eztabaidatzen du denbora jakin batez eta gero beste ekintza batera pasatzen da. Horrela, ikasle guztiek ekintza guztietan parte hartzen dute. Denek ematen dute beren ikuspuntua, denek hausnartzen dute ekintza betetzeko aukera desberdinei buruz… laburbilduz, denek ikasten dute.

Eta irakaslea? Nola ematen die arreta talde desberdinei? nNola daki denak modu igualitarioan ari direla parte hartzen? Talde interaktiboak garatzeko, arrakastazko jarduera dela jakinik, irakasleaz gain (ekintzak antolatu eta emaitzak ebaluatzen dituena), Komunitateko pertsona desberdinen beharra dugu, beren presentzia gelan aurkezteko, ekintzak gainbegiratuz eta denak parte hartzen dutela, elkar errespetatzen dutela, ulertzen dutela… ziurtatuz.

Beharrezkoa da matematikan aditua izatea helduak matematikako talde interaktibo batean parte hartzeko? Eta ez badakit buruketa egiten? ba ez da ezer pasatzen, gure funtzioa gainbegiratzearena izango da. Gaia erakusteko irakaslea dago, hori da bere funtzioa, ez gurea.

Zenbat eta komunitateko kide gehiago animatu, talde interaktibo gehiago sortu ahalko dira eta gure ikasleek gehiago ikasiko dute. Animatu parte hartzera! Ikas Komunitateari gure denbora libre apur bat eskeiniz komunitate osoak irabazten du!

Talde interaktiboentzako apuntzatzeko animatzen zaituztegu ondorengo helbidean: ikasko.araxes@gmail.com 🎈

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.