Betetzen ari dira Araxes Ikas Komunitateko Ametsak? 

Oroitzen zarete 1300 amets inguru egin genituela?

Zer pasatzen ari da amets horiekin? Bete dira? Bai edo ez? eta nola?

Noski, ez dira denak bete, baina batzuk bai. Beste batzuk, datorren urterako edo hurrengoetarako utzi beharko ditugu. Nahiko genuke errazago izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek, pixka bat itxaron beharko dute.

Dagoeneko 4 amets gauzatu dira! denon laguntzarekin, ikasturtea bukatu baino lehen egin dugu:

Eskolan 2018-2019an jardunaldi jarraia ezarriko da.

Komunetan ispiluak jarri dira.🚾

Komunak neska/mutilentzako diren identifikazio ikurrak jarri dira.🚻

Udalari eskaera egin zaio, herriko presa ekainaren lehengo
astebururako egokituta egoteko.

Eguberrietan eta ikasturte bukaeran egiten diren jaietaz gain, Aste Santuko oporrak hartu baino aurreko egunean jaialdia egin zen. 

Araxes Ikas Komunitatea martxan da, eta geldiezina da. Animatu eta parte hartu! Nola egin dezakezue?

Posta elektroniko bidez: ikasko.araxes@gmail.com

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.