Eskerrik asko!!!

Iadanik hasi gara beste arrakastazko jarduera batekin gure Ikas Komunitatean.

Ikasturte hasieratik gela gehienetan egiten ari diren tertulietaz gain, maiatzaren lehen astean eskolan talde interaktiboak egiten hasi gara.

Hasiera honetarako bolondres moduan izena emateko epea jarri zen. Jende asko apuntatu zen, beraz, eskerrik asko!!

Talde interaktiboren batean parte hartu duzuen bolondresak: esperientzia ederra izan dela?

Hori da erraztu zaizkizuen ebaluazio orrietan adierazi duzuena. Irakasleria ere ilusio handiz ari da eta lehen esperientzia hauek oso positiboak izaten ari direla uste dute.

Eta ikasleak! Izugarri motibatuta eta emozionatuta daude!💙

Beraz, arrakastazko jarduera honetan parte hartu nahi baduzue, badakizue: ikasko.araxes@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.