Nafarroako NHBBZ (Hezkuntza Laguntzako Taldea)

Badirudi atzo hasi genuela ametsez beteriko bidea gure seme-alabentzat nahi dugun eskola bilatzeko. Baina dagoeneko 9 hilabete pasa dira.

Tarte honetan ekintza asko burutu ditugu eta IK-an arrakastazko jarduera desberdinekin hasi gara lanean: tertuliak eta talde interaktiboak, batzorde mistoak… Baina oraindik asko dago egiteko.

Gogoratzen duzue amets fasea? 1300 amets inguru bildu ziren. Batzorde mistoekin lanean hasteko lehen sailkapen bat egin zen arren, oraindik ez da sailkapena osotara burutu. Hausnarketa beharrezko egiten duen lana da. Baina ikasturtea bukatzerako bukatuta egongo da.

Gure IK loratzen den einean, beste Komunitate batzuk ere berdina egiten ari dira. Erreza da ikustea gure komunitateak arrakastaren aldeko apustua egin duela, gero eta gehiago bait dira IK-en bidea hasten duten zentroak Nafarroan. Hain arrakastatsua izaten ari da, pasa den 2017ko abenduaren 14an Nafarroako Ikas Komunitateen Sarea (NIKS) sortu zela asanbladan. Bi egun aurretik Bartzelonan IK-en VI. Egonaldi Internazioala izan zen,herrialde desberdinetako ia 700 partaideekin: Espainia, Portugal, Erresuma Batua, Chipre, Italia eta konexio birtualaren bidez Argentina eta Mexico.

Bi aste beranduago, eta oso motibaturik, Nafarroako NHBBZ (Hezkuntza Laguntzako Taldea) eta Sakana, Urdiain, Monreal, Olazti, Lekunberri, Doña MAyor, García Galdeano eta Mendigorriako eskolak elkartu ziren NIKS sortzeko, hobetezko esfortzuak elkartu eta koordinatzeko beharra konpartitzeko. Horrela ilusio eta helburu hadiko Sare egitura jaio da. NIKS egonaldi desberdinak ospatu ditu. Eta badakizue non ospatuko duten hurrengoa? Bai horixe, gure Beteluko Ikas Komunitatean. Hurrengo larunbatean, maiatzaren 26a, goizeko 10etatik 14etara eskolako liburutegian elkartuko dira gure txikien hezkuntza hobetzeko lanean jarraitzeko.

Sarearen inguruko informazio gehiago aurkituko duzue hurrengo estekan:

http://consejoescolar.educacion.navarra.es/…/red-de-comuni…/

Gero eta gehiago gara. Bide hau gurekin egin nahi duzu?  ikasko.araxes@gmail.com

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.