Beste ikasturtea bukatzen da!

Beste ikasturtea bukatzen da! 💛 Luzea izan da Beteluko Ikas Komunitateak egindako bidea. Oraingoz, hauxe izango da azken argitalpena. Uda iristear da eta berarekin txikienen oporrak… baina denbora ez denez gelditzen, iraila ere iritsiko da. Eta hortxe jarraituko dugu, Komunitate osoa lanean gure ametsak lortzeko.

Ez da momentua ikasturtean zehar burututako ekintzak berriz azaltzeko, baina bai kurtsoa nola bukatzen ari garen azaltzeko.

Maiatzaren 26ean Nafarroako Ikas Komunitateen Sarea bildu zen Beteluko eskolan. Mendigorria, Lekunberri, Olazti, Iturmendi, Monreal, Garcia Galdeano, Doña Mayor eta, noski, Beteluko eskoletako ordezkariak bildu ziren bertan. Bilera oso positiboa izan zen eta bertatik proposamen interesgarriak atera ziren Ikas Komunitateen lanarekin jarraitzeko. Hurrengo bilerarako data ere ezarri zen.

Eskola, aldi berean, arrakastazko jarduerekin jarraitzen du, eta hurrengo ikasturtean beste bat gehituko du urritik aurrera: liburutegi tutorizatua.

Eratutako 3 batzorde mistoen lana ere aurrera doa. Jantokiko batzordeak bete du bere funtzioa eta desagertu da. Baratza eta patioko estalpearen batzordeak lanean jarraituko dute hurrengo ikasturtean.

Ametsen sailkapena ere bukatu da, eta eskolako Komunitateko tabloian dago ikusgai nahi duenarentzat.

Ikusten duzuenez, nahiz eta ekainean egon, gure komunitateak ez ditu motorrak itzali eta aurrera doa. Oporretatik bueltan ikusiko dugu elkar! Eskerrik asko Komunitate osoari egindako lan apartagatik!

Gurekin parte hartuko? ☀

📧ikasko.araxes@gmail.com

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.