EZUSTEKO SARIA BI        “ARAXES-TARRENTZAT”

 

 

Maiatzako azken larunbatean ospatu zen Nafarroako “Erdialde” euskarazko idazlan laburren 11. lehiaketaren sari banaketa. Bertan Araxes ikastetxeko DBHko Naroa Flores eta Chenoa Sotil sarituak izan ziren, beraien ipuin laburren harira. Nola bizi izan ote dute esperientzia?

 

DBH2-ko ikasleak, Betelu

Telefono deia

“Nik telefono deia jaso nuenean, txantxa bat zela pentsatu nuen” esan digu Chenoak. Gainera, deitu zionaren hitz egiteko moduak zalantza eginarazi zion, ”Eh, colega, que has quedado entre los tres primeros en el concurso del cuento” esanez eman baitzio berria. Aldiz, Naroak, bigarren deian hartu zuen mugikorra, eta beste aldean zegoenak ahots grabea zuela esan digu.

“Nik telefono deia jaso nuenean, txantxa bat zela pentsatu nuen”

Sormena lantzen

Hasiera batean, ipuina beste lehiaketa baterako sortu zuten, ilustrazio batean oinarriturik. Bukatua zegoenean, irakasleak beste lehiaketa bat proposatu zien nahi izanez gero parte hartu ahal izateko, lehiaketa hau hain zuzen ere, eta beraiek, nola ez, parte hartzea erabaki zuten jada ipuina sortua baitzuten. “Ez genuen ezer galtzeko” dio Naroak.

 

Sari banaketa

Saria banatu aurretik,  ez zekiten zein postuetan geratu ziren, baina bai hiru hoberenen artean zeudela. “A eta D ereduetan banatua zegoen, adina kontuan harturik”. Ikasle hauek urduri sentitzen ziren eta zoriontsu aldi berean, sari banaketaren gela jendez beteta baitzegoen. Naroa ezin izan zen bertan egon, anaiaren lehen jaunartzea zuelako. Honako sari hauek jaso zituzten: Senda Vivarako bi sarrera, izotz pistarako beste bi, gozoki sorta eta dirua. Kazetari asko zeuden argazkiak ateratzen prentsarako. Gainera saria ematen zuena ere urduri omen zegoen, eta, Chenoaren esanetan, aurpegia izerdiz blai zeukan sari banatzaileak eta muxu ematerakoan Chenoari aurpegia ere busti omen zion

 

A ze esperientzia!

Esperientzia bikaina izan da bi ikasle hauentzat, izan ere, ezustekoan harrapatu zituzten eta egindako lanaren errekonpentsa izan da. Ez zuten halako arrakastarik espero; irakasleak ipuinak oso onak zirela esan zien, baina ez zuten halako dei berezirik espero. Gurasoak oso harro sentitu ziren; Chenoaren hitzetan,  “nire aitak gorbata eta guzti jarri beharko zuela esan zuen, txantxetan”.

 

“Nire aitak gorbata eta guzti jarri beharko zuela esan zuen, txantxetan”

 

Esperientzia berriak bizitzea oso gauza polita da denontzat. Eta berria hain ezusteko ederra izanda, are gehiago. Zorionak artistak, eta jarraitu irudimenaren hegoak astinduz amesten!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.