AMMA BETELU

Aurten ere araxes eskolako haurrek bisita egin dute Amma Betelura belaunaldien arteko harremanak sustatu eta indartzeko asmoz.  Eguna alaitzeko intentzioarekin egindako bisitan abestiak abestu eta opariak eman zitzaizkien. Lortu izana espero dugu, gu oso gustora geratu ginen bertan bizitako esperientziarekin. Eskerrak eman AMMA BETELU-ko langileei bisita egiteko azalduriko jarreragatik.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ARALARKO TXANGOA

Aurten ere urtero bezala, urrian aralarrera egiten dugun txangoaz gozatzeko aukera izan genuen. Eskola guztia elkartu eta Malloak-ek eskeintzen digun aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, paisaia harrigarriez gozatu genuen eta bertako ibilbideetan murgildu ginen, naturak eskeintzen dizkigun aukerak baliatuz. Hurrengo urtekoa noiz iritsiko zain gara berriro ere!!!    

Argitaratua
General gisa sailkatuta