AKROSPORT

Lehen hezkuntzako 4.mailako eta 5. mailako ikasleekin akrosport lantzen hasi gara. Eta zer da AKROSPORT-a? Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean jarrita giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.

Honela bada, ikasleak sartuak dira jadanik koreografia bat sortzeko dinamikan eta klaseetan figura ezberdinak entsaiatzeko aprobetxatzen ari dira. Argazkietan ikus dezakezue ematen ari diren pauso ezberdinak eta aurrerago azken koreografia ikusteko aukera izango dugu.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.