SANTA AGEDA ARRIBEN

Aurten  Arriben ibili gara Aitor Irastortza eta  Joana Ziganda bertsolariekin, koplak kantatuz eta makilak astinduz,  udaberria esnatu nahian. Surtidorearen parean elkartu ginen guraso, haur, herritar eta irakasle mordoxka, trikitilariekin batera. “Adar-jolea” ere izan genuen: Uztegiko Mattin.  Hasteko, Gaintzako Basajaunek (berak asmatuak omen dira kantatzen ditugun hirugarren koplak: “Hartza atera da lozorrotik…”)argitu zizkigun ohituraren nondik norakoak eta haurrak nahiz helduak adi-adi entzun genituen emandako azalpenak. Ondoren, euria hasten zuela eta pentsatu baino geldiune gutxixeago egin genituen, hori bai, gogotsu kantatuz. Festari amaiera emateko, gurasoek askari ederra eskaini zuten Arribeko elkartean. Arratsalde politta,  ingurua alaituz eta usadio zaharrari eutsiz! Bejondaigula! Zoriontzekoak dira Aitor eta Joana egiten duten ahaleginagatik, dena utzi eta gugana etortzeagatik festa dotoretuz eta osatuz. Eskerrik asko!


Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.