ARAXES ESKOLAKO IHAUTERIAK

Gaur eskolan euskal ihauteriak ospatu ditugu. Mozorro ezberdinak ikusteko aukera izan da, denak euskal kultura eta historiarekin erlazionatuak. Hauek izan dira mozorroak:

  • TOLOSAKO DIANAKO PIJAMAK
  • TUTERAKO ZIPOTEROAK
  • UNANUKO MAMOXARROAK
  • DURANGOKO SURRANDIAK
  • MUNDAKAKO LAMIAK

Eguraldia lagun, herrian zehar kalejira bat egin dugu. Lehenengo herriko plazara joan gara, bertan dantza egin dugularik. Ondoren kalejirarekin jarraitu dugu eta musikaren doinupean AMMA BETELU-ra gerturatu gara. Bertan bisita bat egin eta opari bat utzi diegu bertako aiton-amonei. Azkenik, kalejirarekin amaitzeko berriro ere eskolara bueltatu gara eta bertan INGURUTXOA dantzatu dugu. Ondoren ikasle guztientzat merienda prestatu dute guraso elkarteko kideek eta meriendatzen genuen bitartean Miel otxin erre dugu.

Festa polita izan da, biharko festaren aurrerapen bat. Ondo pasatu dugu eta bihar ere denek ihauterietan gozatuko duzuela espero dugu. Ondo pasa eta GORA BETELUKO IHAUTERIAK!!!

P.D. astean zehar argazki gehiago jartzen saiatuko gara.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.