Ihauterietako bideoa eta argazki berriak

Dakizuen bezala, duela gutxi ospatu dugu ihauterietako festa eskolan. Argazki batzuk ikusteko aukera izan duzue, baina oraindik ere gehiago ikusteko aukera duzue.BIdeo bat editatu dugu eta argazki gehiago ere dituzue hementxe. Ea gustokoa duzuen!! Bideoaren esteka: https://drive.google.com/file/d/1SgqagPHw_bZntuXFVE6UUiDccoX89KmV/view?usp=sharing Argazkiak:

BIHOTZ BIRIKEN OINARRIZKO BIZKORTZEA

Ostiralean suhiltzaileak (eskolako guraso baten eskutik) eta bertako erizain bat etorri ziren oso tailer interesgarria eskaintzera. Azalpenak txukun-txukun eman ondoren, egoerak aurreikusiz zer egin praktikatzeko aukera ezin hobea izan genuen. Aurrerantzean DBH-ko ikasleekin ere lanean aritzeko prest agertu ziren. Mila esker!