Baratzean lehen landaketak

Apirilaren 17an egin genituen baratzean lehen landaketak. Bertan ikasleen laguntzaz, letxugak, tipulak eta kalabazinak landatu genituen. Lehen pausoa izan da hau eta aurrerago Joxe Marik ekarritako hazien landareak landatzeko asmoa dugu, tomateak, kalabaza eta lekak. Pixkanaka badirudi itxura hartzen ari dela gure baratza, ea luzerako proiektu baten hasera den.

KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan

Apirilaren 8an gure eskolako korrika ospatu genuen. Araitzko udaletik abiatu ginen eta Betelu zeharkatu genuen eskolan amaituz. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldi hau aurrera eramateko gogo handia zegoen eta oso egun berezia suertatu zen. Korrika egin ondoren, ikasle batek mezua irakurri zuen eta ondoren argazkia atera genuen ikasle eta gurasoek KLIKA hitza osatu genuelarik frontoian.… Jarrai ezazu KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

KOLORE BERDEA ETA KOLORE GORRIAREN TAILERRAK

Tailer hauek egiteko ikasleek kolore berdea eta gorria zuten gauzak ekarri zituzten etxetik. Beraiek ekarritako materialarekin gela hornitu genuen eta libreki jolasean oso gustora ibili ziren. Hona hemen argazkiak.

GORPUTZAREN NEURKETA

Bakoitzak bere gorputza ere neurtu zuen, baina horretarako ohikoa den metroa ez genuen erabili, eskua baizik . Norberak bere eskua paperean estanpatuz neurgailua egin genuen eta bakoitzak zenbat esku neutzen zituen ikusi ondoren, paperean karratuak erantsiz grafiko bat osatu genuen.

Hondakinen kudeaketaren bideoa

DBH2-ko ikasleek eskolako hondakinen inguruko bideo bat burutu dute ikastetxe sostangarriko arloaren barruan. Bideo honekin, lehiaketa batean hartuko dute parte. Hondakinen inguruan eskolako funtzionamendua zein den azaltzen dute bertan.Bideoaren iraupenak 3 minutu baina gutxiagokoa izan behar zuen eta hemen beran duzue egindakoearen emaitza ikusi ahal izateko lotura. Ea zortea duten lehiaketan!! https://drive.google.com/file/d/1JV-zZVGBnVv0WSwaEnWu-pcqJaMCsW3Y/view?usp=sharing