KORRIKA BADATOR!!!

Dakizuenez, atzodanik martxan da 21. korrika. Garestik abiatu eta Gasteizen amaituko da, 12 egunetan Euskal Herria osoko txoko ezberdinak bixitatuko ditu. Guk Betelun korrika txikia ospatuko dugu, astelehena Apirilak 8 eguerdiko 12etan hasiko delarik. Denak gonbidatuak zaudete!!!!

Honekin lotuta, eskolako ikasleek korrikaren lotutako mural batzuk egin dituzte. Oso politak dira eta ikusgarri dituzue hementxe bertan baita eskolako sarreran ere.

Hemen duzue eskolako talde bakoitza zein puntutan hasiko den korrika eta ibilbidearen ideia bat egin dezazuen:



Bukatzeko, askotan ikusiko zenuten arren hemen duzue aurtengo korrikako kantaren bideoa, ondo pasa eta gogoratu , KLIKA!!!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.