LH2 Beteluko urak bisitatuz

Bertako langileak diren Marikarmen eta Edurnerekin, Beteluko Iturriak bertatik bertara ikusi ditugu (Urberoa, Dama Iturri eta Iturri Santu) Balnearioa bertan zegoeneko azalpenak eman dizkigute eta Lantegia barrutik bisitatu dugu, ura ontziratzeko egiten duten prozesua pausoz pauso azalduz (“preforma” ontzitik, ur botilak ongi enpaketatuak paleetan kamioietara sartzeko moduan sartu arte). Ondoren, garai bateko botilak ikusi ditugu (beirazkoak) eta merkaturatzeko asmoa duten etiketa berriaren “primizia” eman digute. Oso interesgarria iruditu zaie eta adi-adi egon dira.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.