800 irakaslek parte hartu dute Ikas Komunitateen VIII. Nazioarteko Topaketan

Azaroaren 16an, larunbata, Ikas Komunitateen VIII. Nazioarteko Topaketa ospatu zen NUPeko Remacha Aretoan, eta bertan estatu osoko irakasleez gain, Malta, Erresuma Batua, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko eta Txipretik bertaratuak ere elkartu ziren.

Bartzelonako Unibertsitateko CREAk (Desberdintasunen Gainditzearen Teoriak eta Praktikak Ikertzeko Zentroak) zuzenduriko hitzaldi desberdinek eta hainbat ikastetxek eskainitako esperientzia tailerrek osatu zuten eguneko egitaraua. Bertaratuek Ikas Komunitateen ardatz diren hezkuntza arrakasta jardueren inguruan formakuntza jasotzen jarraitzeko eta esperientzia berriak ezagutzeko aukera izan zuten.

Topaketa honen osagarri, ostiralean, hilak 15, sei literatur solasaldi egin ziren San Frantzisko eskolan, eta ehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

KomunIkas, Nafarroako Ikas Komunitateen Sarea izan da topaketaren antolaketa eta kudeaketaren arduraduna, Nafarroako ikastetxe desberdinetako bolondresen laguntzarekin.

Beteluko eskolak ere bertan hartu dugu parte, klaustroko kideak bertan izan ginelarik gure esperientziak partekatzen.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.