BERRIA ETA EKOGUNEA

LH5 eta LH6-ko ikasleak Berria egunkariaren egoitza bisitatzen izan ziren. Bertan, egunkariaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten eta gainera, Martxelo Otamendi zuzendariaren hitzaldi bat izan zuten.

Eguna probestu asmoz, Ekogunera joan ziren. Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Ikasleek oso ongi pasa zuten eta era berean asko ikasi zuten.

Baina hor ez zen amaitu abentura hau, Ainhoa Oiartzabal eskolako guraso eta Berriako langile denak, egindako txangoarekin lotuta ideia bat proposatu zien ikasleei, bizitako egunaren inguruan artikulu bat idatzi eta eskualdeko Mailope aldizkarian publikatzea. Gustora hartu zuten ikasleek ideia eta Mailopen ikus dezakezue egindakoaren emaitza. Nork daki agian batenbat hasia da bere etorkizuna kazetari moduan irudikatzen…

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.