Bagara… Bagara…

Inauterietan “bagara bagara” eskolako kantaren koreografia dantzatzeko asmotan gabiltza. Etxean ikusi nahi baduzue hemen dituzue abestia eta koreografia. LH6-ko ikasleak dira eredu, animatu entsaiatzera, bai etxean eta bai eskolan egingo diren entsaioetan. Mila esker!! KOREOGRAFIAhttps://drive.google.com/file/d/1xikzw7f85kbwOyrISWfYVY7_Jt5LDTtY/view ABESTIAhttps://drive.google.com/file/d/1jbutiC0GNoijQKT-EH9bxJEL_-PciOIe/view

Gabonak

Urtero bezala aurten ere eskolan gabonak ospatu ditugu. Hilabete pasa da egun hartatik, baina sentsazio onarekin jarraitzen dugu oraindik. Antzerkiak, abestiak, txotxongiloak, txistulariak… denetik izan genuen. Ondoren hamaiketako mundiala egin genuen, gurasoen ekarpenei esker. Olentzeroren bixita izan genuen hamaika opari banatu zizkigularik… Hona hemen argazkiak, kosta zaigu denak elkartzea baina hemen dituzue.