Santa Ageda

Aurten ere ospatu dugu Santa Ageda gure bailaran. Aurten Lezaeta eta Azpirotzen kantatzeko aukera izan dugu. Talde politta elkartu ginen eta arratsalde politta pasa genuen, ohiko koplak eta bertsoak kantatuz. Ondoren afari merienda ederra egin genuen. Urteroko usadioari eusten diogu, eta ea gure kantuek lurra esnatzeko balio izan duten.