Ene Kantak: Eskerrik asko

Duela urte batzuk gure komunitateko kide izan zen Nerea Urbizu. Ene kantak proiektuko sortzaileetako bat da bera, eta egun bizi dugun egoerarekin erlazionatutako kanta bat sortu berri dute. Hemen duzue kanta, Eskerrik asko!. Dantzatu eta abestu etxean, alaitasuna ez diezagutela kendu!!!

Oihalezko maskarilak

Gure lankide Maite Gorrotxategik, ostegunetan eskulanetako mundu magikora eramaten gaituenak, proposamen interesgarri bat bidali digu. Gauden garaian, hain garrantzitsu bihurtu diren aurpegiko maskarilak egiteko tutorial bat da, goiko marrazkiaren gainean klikatu eta nola egiten den azaltzen digun bideo bat ikusi ahal izango duzue. Animatu!! Seguru behar duen norbait aurkitzen duzuela!!

Etxerako proposamenak

Kaixo Familia! Zer moduz zaudete? Lehenik esan, gauden egoera berezi honetan zuen etxeetan dena ongi egotea espero dugula. Bestalde aipatu, blogean, eskuineko aldean, etxerako proposamenak txokoa sortu dugula. Bertan klikatu ezkero hainbat baliabide eskeintzen dituen orrialde batetara eramango zaituzte. Bizitzen ari garen egoera berezi honetan bai umeen eta bai gurasoen egonaldia arinago egiteko interesgarriak izan… Jarrai ezazu Etxerako proposamenak irakurtzen