Sare sozialen ikastaroa

LH6ko ikasleek sare sozialen inguruko ikastaroa egin zuten. Hauen erabilpenaren inguruko gogoeta bat egiteko balio izan zien, jolasen bidez egoera desberdinak planteatuz. Hauen erabilpenaren arriskuak ere azaleratu ziren. Ikastaro interesgarria egunerokoan eskura ditugun balibideen erabilpen egokia bermatzeko.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

LH2 Lekunberrin igeriketan

Bizi dugun egoera zail honetan, LH2ko neska-mutilek izugarrizko zortea izan dute. Lekunberriko igerilekuan 15 eguneko ikastaroa egiteko aukera ongi aprobetxatu dute. Ongi pasatzeaz gain, izugarri ikasi dute. Bejondaizuela! Egia esan igerilekua ia osorik beraientzat bakarrik izan dute eta oso berezia izan da. Bi begirale izan dituzte, biak bikainak eta irakasteaz gain beraiekin jolastu ere egin… Jarrai ezazu LH2 Lekunberrin igeriketan irakurtzen

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

Berriro ere bueltan gara

Arazo tekniko batzuk direla medio, ezin izan diogu blogari aurreko urteetako erabilpena eman. Baina jada arazo horiek gainditu ditugu eta hemen gara berriro ere eskolako egunerokoari buruzko argazkiak eta gertaerak kontatzeko.