HH1-ek BETELUN TXANGOA

Eskolako txikienak, eguraldi ona aprobetxatuz, herriko txoko ezberdinak bisitatuz ibili dira. Abentura politak bizi izan dituzte eta herriko jendearekin topo egin dute. Hauek istorio ezberdinak kontatu dizkiete, baita animaliei jaten nola ematen dieten erakutsi ere. Abentura polita eta aberasgarria, bai umeentzat eta bai helduentzat ere.

ANIZTASUNA ABERASTASUN

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ikasturte hasiera honetan saria banatu die “Aniztasuna aberastasun” izeneko III. Eskola Lehiaketa irabazi duten sei ikasle-talderi. Aurreko ikasturtean, Araxes ikastetxeko DBH1-eko ikasleek teknologiako saioetan egindako proiektuak Aniztasuna Aberastasun lehiaketarako balio izan zuen. Ordura arte ezin izan zenez ezer ospatu, aurten sari banaketa bat ospatu da,… Jarrai ezazu ANIZTASUNA ABERASTASUN irakurtzen