Gatazkarik gabeko teknologia

DBH 1. mailako ikasleak  gure egunerokotasunean dagoen elementu bat aztertu dugu: mugikorrak. Izan ere nahiz eta etxe guztietan eduki, ez daukagu informazio soberan. Horregatik taldeka ze materialez egiten diren, nondik ateratzen diren material hoiek, eta hainbat prozesuei erreparatu diogu. Mural desberdinak egin ditugu eta klasekoei aurkeztu ondoren, mailako ikasleak gai honi buruz informazioa helarazi diegu.

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

ZUMAIA

Ekainaren 13an 3. zikloko eta DBHko ikasleak Zumaia aldera hurbildu ziren.

Argitaratua
DBH,LH 3 gisa sailkatuta

BERTIZ 2014-DBH

DBHkoak Bertizen hiru egun eder pasa genituen. Bertan rafting egin genuen Errobi ibaian, zuhaitzetatik zintzilik egon ginen, Bidasoan ere binakako piraguatan ibili ginen, Bertizeko lorategi botanikoa ezagutu genuen… Eguraldia ere lagun izan genuen. Hemen dauzkazue argazki batzuk, pena ibaian ateratzeko aukera ez izatea. Rafting Errekan zehar

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

AREAZKO KOADROAK

Ze artistak ditugun dbh2-ko ikasleak, ikusi zeinen kuadro ederrak egin dituzten.

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

ERRONKAK

Kaixo, DBHko gure lagunak “9 Erronka”k izeneko lana prestatu ta gero beste gelako lagun-talderi aurkezpenak eiten ikusten ditugu hurrengo argazkietan. Ze trebeak gure eskolako handienak eh??? Lasai besteok ere ikasiko dugu eta….    

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

URKO ARISTI ESKOLAN

Abenduaren 4ean URKO ARISTI ikastetxean izateko aukera izan genuen. Eguraldiaren nondik-norakoak azaldu zizkigun, baita beste hainbat kuriositate eta istorio ere. Antizikloiak, depresioak, hodeiak… gora eta behera. Gure hizkuntza aberatsa da oso eguraldiari buruzko hiztegian. Eta… Ba al zenekiten eguraldiaren iragarpena egiteko garrantzi gehien duena Haizea dela? Oso gustora egon ginen. MILA MILA ESKER URKO.  … Jarrai ezazu URKO ARISTI ESKOLAN irakurtzen

Argitaratua
DBH,LH 3 gisa sailkatuta