PROEDUCAR-HEZIGARRI

Kaixo! Dakizuen bezala, gure eskola proeducar-hezigarri programan sartua dago. Jakinarazi nahi dizuegu, programa honetan parte hartzen dugun ikastetxe guztien inguruko informazioa eta programa honi buruzko informazioa ematen duen webgune bat sortu dela. Bertara sartu nahiko bazenute, blogean, proeducar-hezigarri logoa klikatu (blogaren eskuin aldean kokatua dagoena) eta webgunera sartzeko aukera izango duzue. Eskerrik asko!

Massana sustatzaile, 3.astea

Asteazkenero bezala, gure Hezkuntza Proiektuaren beste pilula bat partekatu nahi dugu zurekin. Eskerrik asko!!! https://drive.google.com/file/d/1F_bkRqHiJlulrERbIhsLMQ3pZ6dDuZ3p/view?usp=sharing

Massana sustatzaile

Kaixo! Ausolanetik honako hau helarazi digute zuekin partekatzeko. Hau da beraiek bidalitakoa: Bezero agurgarria: Gure Hezkuntza Proiektuko pilula batzuk astero partekatu nahi ditugu zurekin, familiei helarazi diezaiozuen. Zure postan jasoko duzu asteazkenero. Urbil jarraitu dezagun eta aparteko egoera honetan aletxo bat jarri ahal izateko da guzti hau.Eskerrik asko Hemen dituzue estekak, bertara sartzeko interesa bazenute:… Jarrai ezazu Massana sustatzaile irakurtzen

#EtxeanTinko ekimena

Tinkoren Euskara Zinema Aretoetara programa behin-behinean bertan behera geratuko da eta #EtxeanTinko ekimena jarriko da abian, DOHAINIK Nafarroko hezkuntza sarearentzako. https://mailchi.mp/26e4d59388a2/tinko-euskara-elkartea-etxeantinko-ekimenaren-aurkezpena-7842562?e=bc7ee56893 Norbait interesatua balego, jaltuna1@educacion.navarra.es emailera bidali zein pelikula ikusi nahiko zenuketen eskaera egin ahal izateko. Gogoratu azken eguna maiatzak 14 dela. Mila esker!!

Lehen erronka iritsi da!!

Kaixo familia! Iritsi zaigu lehen erronka egina. LH3-ko Norak bidali digu hain zuzen ere, Zorionak Nora!! Oso ongi egin duzu. Igelaren oreka egin du, eta zeinen ongi mantentzen duzun oreka bi besoen gainean!! Lehenengoa izaten omen da zailena, behin lortuta ea gehiago iristen zaizkigun. Animatu guztiok eta parte hartu!!! https://drive.google.com/file/d/1wDDlEhKhnOKe-Go3ep2szyiywfKF_NXw/view

#NikEtxeanEsperimentuak

https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/maiatzeko-erronken-egutegia_2020.pdf Maiatzaren 4tik aurrera, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegia jarri du martxan, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Astelehenetik ostegunera erronkak izango dira, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek; “mezu sekretuak” enkriptatu eta desenkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak egin… Jarrai ezazu #NikEtxeanEsperimentuak irakurtzen