Piratak altxorraren bila

Kaixo familia! 7 urteko neska batek, Junek, zuen laguntza behar du. Altxor baten mapa aurkitu du eta zuen laguntza behar du mapa honetan aurkituko dituen jolas eta egoerak aurrera eraman ahal izateko. Lagundu nahi al diozue? Klikatu hurrengo esteka eta gozatu abenturarekin!! IZAN PIRATA!!! https://sites.google.com/view/piratasarrera/p%C3%A1gina-principal

ATERA ZURE KOLOREAK

Aralarren magalean bizi den aztiak, Juan Gorritik, proposamen bat luzatu die munduko haur guztiei: egin marrazki bat eta bidali. «Munduko haur guztiak besarkatzen direnean jaioko da askatasuna, kolorez beteta». Juan Gorriti margolari eta eskultore nafarraren mezua da, koronabirusaren krisi eta konfinamendu egoera honetan idatzia. ‘Atera zure koloreak’ izena jarri dio martxan jarri duen ekintzari. Honako… Jarrai ezazu ATERA ZURE KOLOREAK irakurtzen

Euskarazko balibideak

Kaixo! Hasteko, gure esker ona eta aitortza adierazi nahi dizuegu etxetik egiten ari zareten ahaleginagatik. Gaurkoan euskarazko baliabideak eskuratzeko zenbait lotura bidaltzen dizkizuegu, zerbait probesteko aukera izango duzuelakoan. Animo denei!!! EIBZren web gunea: Eskolako Literatur Kanona: https://sites.google.com/educacion.navarra.es/eskolako-literatur-kanona/ Booktegitik ikasleek liburuak doan deskarga ditzakete: http://booktegi.eus/euskal-gazte-literatura-euskaraz%E2%80%93liburu-elektronikoak Nafarroako euskara udal zerbitzuen web gunea oso oparoa da baliabideetan: https://eranafarroa.eus/… Jarrai ezazu Euskarazko balibideak irakurtzen

Altxorraren bila

Kaixo denei! asteburua datorrela eta jolas bat proposatzen dizuegu etxean praktikan jartzeko. Baztango escape room-eko kideek sorturiko ekimena dugu hau, umeei asko gustatuko zaiela ziur gaude. Ondo pasa eta ea altxorra aurkitzen duzuen!!

Amaren eguneko oparia

Gure lankide Maite Gorrotxategik beste proposamen bat bidali digu, amatxoren egunerako oparia. Beran dauden argazkietan ikusi dezakuenez arrautzen kaxekin loreak egiteko proposamena da. Hauei nahi dugun lore itxurako forma emango genieke eta ondoren margotu. Ondoren, adartxo bat beharko genuke lorea edo loreak bertan jartzeko. Apaingarriak ere jar ditzakegu, botoiak adibidez. Beraz hauek lirateke materialak: -Arrautzen… Jarrai ezazu Amaren eguneko oparia irakurtzen

GURE TXALOAK ZUENTZAT

Kaixo familia! Egoera berezi honetan egiten ari zareten lana eta esfortzua bikaina da. Izaten ari zareten pazientzia eskertzeko eta itxialdia alaitu asmoz bideo bat egitea bururatu zaigu. Besarkada handi bat ikasle , guraso eta familietako kide guztiei! Animo!!! Dena ongi joango da eta laster ikusiko dugu elkar!!!Gustatuko zaizulakoan, hemen duzue esteka: https://drive.google.com/file/d/1PvYbz3cZ75dlgiT-EfAmXB1ZvzNCiAZQ/view?usp=sharing