LH eta DBH-koek bezala guk ere tertuliak egiten ditugu. Ostegunero eskolara etorri eta lehenengo lana tertulia dugu. Aulkiak prestatu eta parte hartzeko irrikitan egoten gara…
Archives
Talde interaktiboak HHn
Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek talde interaktiboetan egiten dugu lan astean behin. Lan handia egiten dugu, baita ingelesez ere!! Oso ongi pasatzen dugu eta aldi berean asko ikasten dugu…
Herritik paseatzen
HH-ko ikasleek herrian zehar bueltaxkak egiteko aprobetxatu izan dute,eguraldi onak lagundu duenean. Beheko bideoan ikusi ahal izango dituzue abentura hauen irudiak. Gozatu ederra hartzen dute eta herriko txoko desberdinak ezagutzen jarraitzeko balio dieten jarduera da. https://drive.google.com/file/d/1GyxjSuSQFUe6LNpKJE8DjCqFTLB7V-Pz/view?usp=sharing
HH1-ek BETELUN TXANGOA
Eskolako txikienak, eguraldi ona aprobetxatuz, herriko txoko ezberdinak bisitatuz ibili dira. Abentura politak bizi izan dituzte eta herriko jendearekin topo egin dute. Hauek istorio ezberdinak kontatu dizkiete, baita animaliei jaten nola ematen dieten erakutsi ere. Abentura polita eta aberasgarria, bai
HH 2 eta 3-ko inguruko irteerak
HH-ko ikasleak ez daude geldirik egoteko, eta ingurua ezagutzen ibili dira kurtso hasera honetan. Hemen duzue bideo bat beraiek bizi izan dituzten abenturekin. Ziur gustoko duzuela. https://drive.google.com/file/d/1PrT1Xy7vb6fqszM-2S2D-nGGqx0a96kH/view?usp=sharing
MAHAI JOLASAK
Bigaren lauhilekoan mahai jolasen tailerra jarri dugu martxan. Eskolako txikienek jolasten gozatzeko aukera izango dute. Lehen saioak egin ditugu eta hemen dituzue argazki batzuk.